452ºF

Editoriala

2013

452ºF aldizkaria dagoeneko 8. zenbakira iritsi da eta Subjektu poetiko garaikideak monografikoarekin ospatzen du bere bosgarren urteurrena. Hura osatzen duten artikuluek egungo poesiaren sorkuntzan sakontzen dute, ni lirikoaren irudikapen berrien analisiaren bidez zein ikuspegi teoriko ezberdinetatik, literaturaren teorian eta literatura konparatuan gaiari buruzko ikasketak berrikusteko eta eguneratzeko beharra agerian jarriz. [+]

Argitaratzailea

Erakunde argitaratzailea


452ºF Elkarte Kulturala aldizkari honen edizioaren erakunde arduraduna da. Ezagutza artistiko eta literarioak ahalik eta jende gehienarengana zabaltzeko argitalpena sortzeko beharrizana asetzeko egiten du lan, nolabaiteko babes akademikoak dakarren bermea ahaztu gabe. Hedapenerako euskarri digitala aukeratzeak, hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoak eta batzorde zientifikoa osatzen duten kide bakoitzaren curriculumak aipatutako ideiak berresten ditu. [+]

Erredakzio K.

Erredakzio kontseilua


Aldizkariko Erredakzio kontseilua, gutxienez, literaturen inguruko gradu-ondoko ikasketak burutzen dabiltzan hamabi pertsonak osatzen dute. [+]

B. zientifikoa

Batzorde zientifikoa


Erredakzio kontseiluak Batzorde zientifiko baten aholkularitza behar du. Egindako lanagatik, mundu akademikoko ikerle nagusienetakoak direnengana jo du aldizkariak batzordea osatzeko. [+]

IZ Taldea

Itzultzaile eta zuzentzaile taldea


452ºF aldizkariak Itzultzaile taldea du. Bere lanaren helburua zerbitzu erabilgarri bat izatea da, herri global honetako eleaniztasunari begira. [+]

IM Taldea


Ilustratzaile eta maketatzaile taldea


452ºF Aldizkariak ilustratzaile taldea du bere baitan, edukien kalitatea, baita aurkezteko moduan ere, agerian gera dadin. Talde honetako bederatzi kideen lan gogorraz baliatuko da aldizkaria irakurketak atseginak izan daitezen, hala maila intelektualean nola bisualean. [+]

alt

Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.


Datu orokorrak.

452ºF. Literaturaren teoria eta literatura konparatua aldizkaria [ISSN 2013-3294] 452ºF Elkarte Kulturalak koordinatzen duen proiektua da, egoitza “Universitat Autònoma de Barcelonan (Bellatera-Barcelona) Edifici d’estudiants R” helbidean du eta NIF G65044612 zenbakiduna da.

Eskuragarritasuna eta edukien erabilera.

Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.

Hau da, pertsona orok aldizkariko edozein eduki libreki eskura dezake, beti ere, besteen lanarekin etekinik ez ateratzeko betebeharra beregain hartzen badu, eta aldizkariaren eta artikuluen sorkuntzan eta edizioan parte hartzen duten autore ezberdinen eskubide moralak babesten baditu.

Kasu guztietan, ezinbestekoa da edozein erreprodukzioren (partziala nahiz osoa izan) jatorria aipatzea.

Aldizkariko deialdi guztien oinarriak.

  • 1. Autoreak onartzen du lana bidaltzeak…
    • a. ez duela argitalpena ziurtatzen.
    • b. aldizkariko estilo liburuan ezarritakoak eta dagokion deialdiko baldintzak betetzea dakarrela.
    • c. onartzen bada, 452ºF Elkarteari esplotazio eskubideak lagatzen zaizkiola, Creative Commons lizentziapean libreki banatzen utziz (honen mugek ez dute autorearengan eraginik izango).

  • 2. 452ºF aldizkariak, jabetza intelektualaren eskubide moralak errespetatuz, datozen konpromisoak hartzen ditu:
    • a. Arbitraje sisteman ezarritakoaren arabera baloratuko dira jasotzen diren artikulu guztiak.
    • b. Autoreari idatzi duen artikulua jaso delako adierazpena eta balorazioa helaraziko zaizkio (hala aukeratu nola baztertu bada ere).
    • c. Aukeratutako artikulua osorik argitaratuko da, disposizio tipografikoa maketazio arauen arabera aldatu badaiteke ere.
    • d. Artikulua Creative Commons lizentziapean argitaratuko da.
FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3