Mono

 

Constituiçom de umha História literária de base sistémica: o sistema cultural como objecto de análise histórica no programa de investigaçom de Itamar Even-Zohar – Arturo Casas

Mono

¿Dónde está el Meridiano? Guillermo de Torre y Agustí Calvet «Gaziel»: un diálogo frustrado – Antoni Martí Monterde

Mono

Literatura, iberismo(s), nacionalismo(s): Apuntes para una historia del iberismo literario (1868-1936) – Santiago Pérez Isasi

Mono

Traveling Through Time and Space: Saramago, Cervantes and the Chivalric Tradition – Christina I. McCoy

Mono

Crossing Borders: Identity and Culture in Translation in Joan Margarit’s Bilingual Poetry – Diana Cullell

Mono

La cultura como mercancía. Una aproximación a los novísimos desde la perspectiva adorniana de la industria cultural – María Ayllón Barasoain

Mono

Mis

 

Representar el «problema de lo haitiano» o el problema de representar lo haitiano: una lectura de textos literarios dominicanos del 2000 — Fernanda Bustamante E.

Mis

Aesthetics of Opposition: The Politics of Metamorphosis in Gerald Vizenor’s Bearheart – Seyed Mohammad Marandi, Mohsen Hanif

Mis

Walter Benjamin en la poética dramática de Juan Mayorga – Mónica Molanes Rial

Mis

Fantasía y realidad: Relaciones entre palabras e imágenes en Elogio de la madrastra de Mario Vargas Llosa – Carlos Andrés Quintero Tobón

Mis

From Performance to Print: Exporting Lorca through Paperback Translations of La casa de Bernarda Alba (1998-2012) – Jennie Rothwell

Mis

Reseñas #11

Res

Aldizkariko Erredakzio kontseilua, gutxienez, literaturen inguruko gradu-ondoko ikasketak burutzen dabiltzan hamabi pertsonak osatzen dute.

 

Erredakzio kontseilua osatzen dute:

  • - Erakunde argitaratzaileko lau kideek (presidentea zuzendari lanetan) totalaren herena adierazten dute.
  • - Beste zortzi ikertzailek, hauetatik lau erakundeko kide ohiak izanik.



Maila kualitatibo adierazgarria lortzeko helburuarekin, ezarrita dago Erredakzio kontseiluko kideen artikuluek ez dutela ale bakoitzeko testuen %20 gaindituko.


Kideen zerrenda.
Ondoren, Erredakzio kontseiluko kide bakoitzaren oinarrizko datuak agertzen dira. Beraiekin kontaktuan jar daiteke email helbide honetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


NOEMÍ ACEDO ALONSO. Filologia Hipanikoan lizentziatu zen (2005eko ekainean) (Lizentziaturako ezohizko saria) eta Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan (2006ko ekainean) Universitat Autònoma de Barcelonan. 2006/2007 ikasturtean Literatura Comparada: Estudis Literaris i culturals masterreko titulua jaso zuen (UABn), eta Unibertsitateko irakasle beka jaso zuen (FPU) espainiako zientzia eta berrikuntza ministeriotik. Egun, Cos i Textualitat  ikerketa taldeko kide da, Meri Torrasek zuzentzen duena, eta burutzen dabilen doktore tesia zuzendari ere baden. Behin behineko izenburu bezala hurrengo jarri dio Escritura corpórea: un estudio de la representación literaria del cuerpo herido en la narrativa de Luisa Valenzuela, Alicia Kozameh y Nora Strejilevich. Eleberri garaikide ezberdinetan aurki daitezkeen minaren (fisikoa) errepresentazioei buruzko ikerketa lana da. 2009ko abuztutik da 452ºF aldizkariko erredakzio kontseiluko kide.

IZARO ARROITA AZKARATE. Izaro Arroita kazetaritzan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (2007), eta “Literatura konparatua: Literaturaren Teoria eta Ikasketa Kulturalak” masterra egin du Universitat Autònoma de Barcelona-n (2008). Kazetari gisa, erredaktore lanetan aritu da Berria egunkarian eta Euskadi Irratiko informatiboetan. Gaur egun, doktoregaia da EHUn, Literatura eta Zientzia Literarioa programan. Memoria historikoa eta identitate nazionala ari da aztertzen euskal literaturan, eta ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko Eusko Jaurlaritzak ematen duen laguntza jaso du horretarako. 452ºF aldizkariko erredakzio kontseiluko kidea da proiektuaren hastapenetik, eta komunikazio lanetan dihardu. Laugarren aleko monografikoa, memoria eta identitate kolektiboari buruzkoa, koordinatu du Ana Garciarekin batera.

IBAI ATUTXA ORDEÑANA. Ibai Atutxa Euskal filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatean) da eta Literatura konparatuan eta Filosofia Garaikidean egin ditu masterrak Universitat Autònoma de Barcelonan. Gaur egun, Universitat de Valèncian ari da Komunikazioan doktoradutza ikasketak egiten eta bertan, Literatura Comparada.com ikerketa taldean hartzen du parte. 452ºF aldizkariko zuzendari izan berri da 3 eta 4 aleetarako, eta erredakzio kontseiluko kide eta euskara itzultzaile eta zuzentzaile taldearen arduradun lanetan dihardu. Paula Meissekin batera hirugarren aleko monografikoa koordinatu du, literatura eta nazio identitateen erlazioan sakontzen duena. Lapiko Kritikoan ere (www.basque.criticalstew.org) hartzen du parte noizean behin. Euskal literaturaren kritika jorratzen du ikasketa kulturaletatik, eta Literatura eta identitate kontuak jorratzen ditu. Argitalpenik azpimarragarriena publikatu berri den Tatxatuaren azpiko nazioaz liburua du.

ALBA DEL POZO GARCÍA. Alba del Pozo Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Universtitat Autònoma de Barcelonan (2008). Ikasketak "Literatura comparada: estudis literaris i culturals" masterrarekin jarraitu zituen UABn (2009). Egun Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan doktorandoa da unibertsitate berean eta F1 doktoradutza-aurreko bekaduna da Cos i Textualitat taldean. Tesian XIX mende bukaerako literatura espainiarrean aurkitzen ditugun emakume gorputzaren eraikuntza prozesuak aztertzen ditu ikasketa kulturalen eta literatura konparatuaren ikuspuntutik. 2009ko abuztutik 452ºFko erredakzio lkontseiluko kidea da.

MARTA FONT ESPRIU. Marta Font Espriu F1 doktoradutza aurreko bekaduna da (AGAUR, Generalitat de Catalunya) Universitat de Barcelonako Centre Dona i Literatura ikerketa taldean. Filologia Katalanean lizentziatua (2006) DEA (Diploma de Estudios Avanzados) titulua lortu zuen Filologia Erromanikoko doktoradutzan (2008). Egun, poesi katalan garaikideari buruzkoa tesian dabil lanean subjektuaren desira eta maitasun/krisi alteritatea ardatz hartuta. Enric Casasses eta Maria-Mercè Marçalen obra poetikoari buruzko artikuluak argitaratu ditu literaturari buruzko aldizkari zientifiko ezberdinetan, bezteak beste Lectora: revista de mujeres y textualidad y Caràcters argitalpenean. Emakumezko ahots poetiko berrien biltzailea da, Centre Dona i Literaturatik udazkenero antolatzen duen poeta gazteen mahaiak erakusten duen bezala. 452ºFko erredakzio kontseiluko kide eta maketatzaileen koordinatzaile gisa hasi da lanean hirugarren eta laugarren aleeta.


ANA GARCÍA DÍAZ. Ana García Díaz Ingeles filologian lizentziatu zen Universidad Autónoma de Madriden. Formazioa "Literatura comparada: estudis literaris i culturals" masterrean osatu zuen Univerdsitat Autònoma de Barcelonan eta gaur egun Jordaniako Unibertsitateko gaztelera lektorea da 2009tik. 452ºF aldizkariko  erredakzio kontseiluko kideak laugarren aleko monografikoa koordinatu du.

ATENEA ISABEL GONZÁLEZ AGUILAR. Lizentziatura: Hispanoamerikako hizkuntza eta literatura (Universidad Autónoma de Baja California); “Un estudio de la intertextualidad presente en las novelas Tender is the Night de Scott Fitzgerald y Reencuentro de personajes de Elena Garro” (2006) tesiarekin.
Titulazio maximoa: Master Ofiziala, “Literatura Comparada: Estudios Literarios y Culturales” (UAB)
Afiliazioa: Literatura teoria eta Literatura Konparatuan Doktoratzen (UAB)
Masterreko tesina: Estudio de los films Såsom i en spegel (1961), Nattvardsgästerna (1962) y Tystnaden (1963) de Ingmar Bergman (bidean eta izenburua definitzeke)
Ikerketa hildoak: Zinema. Literatura hispanoamerikarra. Intersexualtasun ikasketak. Literatura comparatua. Ikasketa kulturalak.
Argitalpenak: Gaur egunean bat ere ez.

PAULA MEISS
. Paula Meissek Filologia Ingelesa eta Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan ikasketak burutu zituen Universitat de Barcelonan, eta Universitat Autònoma de Barcelonan jarraitu zuen bere formakuntza Literatura Comparada: Estudis literaris i culturals masterrarekin 2008an. 452ºF elkarte kulturalaren kide sortzailea da, eta 452ºF aldizkarian itzultzaile taldea koordinatzen du. Ibai Atutxarekin batera aldizkari honetako bigarren monografikoa editatu zuen, nazio identitateen eta literaturen arteko erlazioak aztertzen zituena. Egun atzerritar inmigrantearen figurak eta literatura konparatuak (nazioez gaindiko diziplina gisa) duten erlaziora; ikasketa poskolonialetara; eta inmigrazio testuinguruetan sortutako literatura anglofono eta hizpanikoetara bideratu ditu bere ikerketak. 2011 urtean zehar Aldizkariko zuzendaritza lana hartu ditu bere gain.

BERNAT PADRÓ NIETO. Bernat Padró Nieto Literaturaren teoria eta literaturakonparatuaren irakaslea da Universitat de Barcelonan. Filologia Hispanikoan eta Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan lizentziatu zen (Unibertsitateko Errendimendu Akademikoan Bikaintasunari Espainiako lehenengo sari nazionala) Universitat de Barcelonan. Formakuntza Literatura, Arte eta Pentsamenduaren Ikasketa Konparatuetan egindako masterrarekin osatu zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Schiller eta Gadamerren aurki daitekeen jolas kontzeptuaren gainean egindako tesina jorratu zuen bertan. Forma. Revista d'Estudis Comparatius. Art, Literatura, Pensament (2008-2010) aldizkariko erredakzio kontseiluko kide izan zen eta  2006tik aurrera izaten jarraitzen du Paralelo Sur aldizkarian.

DIEGO SANTOS SÁNCHEZ. Diego Santos Sánchez Universidad de Alcalátik da doktorea antzerki espainiar garaikidean. FPU beka bati esker burutu zituen ikasketok eta Edinburgo, Harvard eta Paris-Sorbonan egin zituen estantziak. Beranduago Research Associate gisa jardun zuen hiru urtez Durham Universityn (Erresuma Batuan), XX mendeko Espainian antzerkigintzak jasandako zentsurari buruzko proiektu baten lanean, ARHC britainiarrak finantzatu zuena. Egun, Universitat Autònoma de Barcelonako Grupo de Estudios del Exilio Literario (GEXEL) taldean ikerle lanetan dihardu. Bere argitalpen lanak antzerki espainiar garaikideari buruzkoak dira, eta hiru ildo nagusitara bideratzen du bere lana: Fernando Arrabalen antzerkigintzaz (El teatro pánico de Fernando Arrabal, Londres: Tamesis), eta antzerkigintzaren bitartez egindako gazteleraren irakaskuntzaz gain (Teatro y enseñanza de lenguas, Madrid: Arco/Libros), ikerketa arlo nagusia erregimen frankistako antzerkigintzaren politizazio eta zentsura da, eta artikulu ugari argitaratu ditu gai horren inguruan. Ikerle lanaz gain, BETA. Asociación de Jóvenes Doctores en Hispanismo elkartearen presidente eta sortzailea da. Doktoretza osteko etapan dauden hispanista gazteen nazioarteko sarea. Era berean, TEATRO. Revista de Estudios Escénicoseko erredakzio kontseiluko parte da.

ALBA SERRANO GIMÉNEZ.
Alba Serrano Giménezek kazetaritzan eta literaturaren teoria eta literatura konparatuan du lizentziatura Universitat Autònoma de Barcelonaren eskutik. Unibertsitate berean, "Literatura Comparada: Estudis Literaris y Culturals" master ofiziala bukatu zuen 2011 urtean. Kazetari gisa, Adn desagertu zen doaneko egunkarian egin zuen lan, eta baita irrati katalan emisora ezberdinetan ere. Egun, Redes para la ciencia aldizkariko lankidea da. 2012ko urtarrilean 452ºFko erredakzio kontseiluko kide egin zen eta web orriaren ardura hartu zuen.

MARÍA TERESA VERA ROJAS. Letretan lizentziatua Universidad Católica Andrés Bellon (Caracas, Venezuela), Universidad Simón Bolívarren (Caracas, Venezuela) Literatura Latinamerikarrari buruzko Masterra burutu zuen, eta Genero Ikasketei buruzko Master ofiziala Universitat de Barcelonan (Bartzelona, Espainia). Egun Identitate kulturalen errepresentazio eta eraikuntzariburuzko doktoradutza ikaslea da Universitat de Barcelonan eta formakuntzan dagoen ikerle lanak egiten ditu Centre Dona i Literaturan (UB). Lantzen duen ikerketak genero ikasketak hartzen ditu bere barnean; Estatu batuetako emakume beltzen feminismoa; hispanoen literatura Estatu Batuetan; puertorrikoko literatura; XX mende hasierako modernitate eta feinismoa; ikasketa kulturalak eta Queer ikasketak. Aldizkari eta talde argitalpen ezberdinetan publikatu ditu testuak du parte, besteak beste, Centro Journal of the Center for Puerto Rican Studies; Lectora: Revista de dones i textualitat; Manifiestos gays, lesbianos y queer. Testimonios de una lucha (1969-1994); The Greenwood Encyclopedia of Latino Literature; edota Into the Mainstream: Essays on Caribbean and Latin American Literature and Culture.


IRAITZ URKULO. (Bilbo, 1987) Euskal Filologian lizentziatua da EHUn. Literatura Konparatua eta Ikasketa Literarioak masterra egin ondoren, gaur egun doktorego tesia idazten ari da euskal literatura garaikidea eta ikasketa postestrukturalisten arloan. El Correo egunkariko “Territorios” gehigarri kulturalean kolaboratzen du, euskal kultura eta literaturari buruzko artikuluak idatziz. Berton aldizkariko literatura kritikaria da. Irudi Ikasketen arloko Sans Soleil aldizkariaren Aholku Batzordeko kidea da. Literaturaren ikerketarekin lotuta, hainbat artikulu argitaratu ditu Egan, Jakin edo Sans Soleil bezalako aldizkari espezializatuetan. Itzultzaile, argitaletxeko zuzentzaile profesional eta literatura irakasle bezala lan egiten du.


XAVIER ORTELLS-NICOLAU<.. >Xavier Ortells-Nicolau Ingeles Filologian (UB) eta Asia Ekialdeko Ikasketetan (UOC) lizentziatua da. ICO Fundazioaren bekadun gisa, hizkuntza ikastaroak burutu ditu Peking Universityn eta Beijing Foreign Studies Universityn. La Caixak emandako beka baten laguntzaz, Regional Studies-East Asia masterra egin zuen Nueva York-eko Columbia Universityn eta, gaur egun, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Itzulpengintza eta Kulturarteko Ikasketetan doktoregaia eta InterAsia ikerketa taldeko FI-DGR doktoretza aurreko bekaduna da. Bere ikerketetan hiri-eraispeneko irudiak aztertzen ditu Txina garaikideko ikusizko kulturan.



ALBERT JORNET SOMOZA. Albert Jornet Somoza Giza Zientzietan doktoregaia da Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona) eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko FPI prestakuntzarako beka jaso du. Bere ikerketa lerro nagusia XVII eta XX. mende bitarteko hispaniar diskurtso lirikoak dira, bereziki iluntasun eta ulertezintasun poetikoaren fenomenoa eta haren zilegitze estetiko eta ideologiko gisa duen oinarri etikoari dagokienez. El autor en los tiempos de Góngora. Hacia una teoría de los regímenes autoriales izeneko master amaierako lana aurkeztu du eta zenbait artikulu eta iruzkin argitaratu ditu Ínsula, Iberoamericana edo Forma bezalako aldizkarietan zein bestelako liburuki kolektiboetan. Hainbat kongresutan izandakoa, gai ezberdinei buruzko azterketak aurkeztu ditu, eta Forma. Revista d’estudis comparatius. Art, literatura i pensament aldizkariko Batzorde Editorialean parte hartu du (2007-2011), baita Giza Zientzietako Ikerlari Gazteen I. Nazioarteko Kongresuko Antolaketa Batzordean ere.


FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3