Kideen zerrenda.
Ondoren, Erredakzio kontseiluko kide bakoitzaren oinarrizko datuak agertzen dira. Beraiekin kontaktuan jar daiteke email helbide honetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.



ELIXABETE ANSA-GOICOECHEA. Indiana Unibertsitateko doktoradutza dauka ikasketa hispanikoetan eta gaur egun University of British Columbiako Frantses, Hispaniar eta Italiar departamenduko irakaslea da Vancouverren (Kanadan). Euskal eta espainiar literatura, kultura eta arte arlotan argitaratu ditu hainbat saikera eta hurrengo bi liburuen koordinadoreetako bat da: Crítica de la Acumulación (Universidad de los Lagos eta Ediciones Escaparate, 2010) eta Efectos de imagen. Qué fue y qué es el cine militante? (Universidad Metropolitana de Ciencias de la Educación eta LOM Ediciones, 2014).

IZARO ARROITA AZKARATE. Izaro Arroita kazetaritzan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (2007), eta “Literatura konparatua: Literaturaren Teoria eta Ikasketa Kulturalak” masterra egin du Universitat Autònoma de Barcelona-n (2008). Kazetari gisa, erredaktore lanetan aritu da Berria egunkarian eta Euskadi Irratiko informatiboetan. Gaur egun, doktoregaia da EHUn, Literatura eta Zientzia Literarioa programan. Memoria historikoa eta identitate nazionala ari da aztertzen euskal literaturan, eta ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko Eusko Jaurlaritzak ematen duen laguntza jaso du horretarako. 452ºF aldizkariko erredakzio kontseiluko kidea da proiektuaren hastapenetik, eta komunikazio lanetan dihardu. Laugarren aleko monografikoa, memoria eta identitate kolektiboari buruzkoa, koordinatu du Ana Garciarekin batera.

MARTA FONT ESPRIU. Marta Font Espriu doktorego ondoko ikertzailea da Centre Dona i Literaturan. Filologia Katalanean lizentziatu zen 2006an, eta Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu zuen Filologia Erromanikoko doktoregoan, 2008an. Bere ikerketa lerroa poesia garaikidea da, eta subjektu liriko postmodernoen eraikuntza eta subjektibotasun poetikoaren arloaren barruan. Hain zuzen ere, desioaren eta maitasun bestetasunaren irudikapenean espezializatu da, bere doktore-tesiak erakusten duen moduan: Poètiques del desig. Alteritat i escriptura a l’obra de Gabriel Ferrater, Maria-Mercè Marçal i Enric Casasses (2013). Azkenaldian nteresatzen zaizkion ikerketa ildoen artean, hizkuntza idatziarekin elkarrizketan dauden formatu poetiko berriak nabarmentzen dira, hala nola, performancea edo bideoartea. “Els subjectes poètics contemporanis” (8. zbk, 452f) monografikoa eta “Carme Riera. El subjecte de la seducció” (19. zbk, Lectora) dosierra koordinatu ditu oraintsu. Argitaratutako lanen artean aipatzekoak dira El estado per/verso. Reflexiones sobre poesía oral: voz, cuerpo y palabra (Icaria, 2011), baita Un procés de “feminació” de la nació catalana: la paraula política/poètica de Maria Mercè-Marçal (UOC argitaletxea, 2011) ere. Emakumezko ahots poetiko berrien ikusgarritasuna bultzatu du; izan ere, hainbat urtez, Centre Dona i Literaturak antolaturiko Mesa de Poetas koordinatu eta moderatzeaz arduratu da. Gaur egun, 452f, Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkariaren zuzendarikidea da, baita maketazio taldeko koordinatzailea ere. Horrez gain, Associació de Joves Escriptors en Llengua Catalana (AJELC) elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kidea da.

ATENEA ISABEL GONZÁLEZ AGUILAR. Lizentziatura: Hispanoamerikako hizkuntza eta literatura (Universidad Autónoma de Baja California); “Un estudio de la intertextualidad presente en las novelas Tender is the Night de Scott Fitzgerald y Reencuentro de personajes de Elena Garro” (2006) tesiarekin. Titulazio maximoa: Master Ofiziala, “Literatura Comparada: Estudios Literarios y Culturales” (UAB) Afiliazioa: Literatura teoria eta Literatura Konparatuan Doktoratzen (UAB) Masterreko tesina: Estudio de los films Såsom i en spegel (1961), Nattvardsgästerna (1962) y Tystnaden (1963) de Ingmar Bergman (bidean eta izenburua definitzeke) Ikerketa hildoak: Zinema. Literatura hispanoamerikarra. Intersexualtasun ikasketak. Literatura comparatua. Ikasketa kulturalak. Argitalpenak: Gaur egunean bat ere ez.

MAX HIDALGO NÁCHER. Egun Universitat Autònoma de Barcelona (UAB)-ko Grupo de Estudios del Exilio Literario (GEXEL) taldean ikerlari dihardu eta irakaslea da Universitat de Barcelona (UB)-ko Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua sailean. UAB-ean Kazetaritzan eta UB-ean Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatu ondoren, Universidad Paris VII (Denis Diderot)-en Lettres, Arts et Pensée Contemporaine masterra burutu zuen, non Julia Kristevaren gidaritzapean, Le sujet du langage dans l’œuvre de Samuel Becketti buruzko ikerketa bat aurkeztu zuen. 2013an doktoratu zen UB-ean, El problema de la escritura en el campo intelectual francés (1945-1975) ikerketarekin.

ALBERT JORNET SOMOZA. Albert Jornet Somoza Giza Zientzietan doktoregaia da Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona) eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko FPI prestakuntzarako beka jaso du. Bere ikerketa lerro nagusia XVII eta XX. mende bitarteko hispaniar diskurtso lirikoak dira, bereziki iluntasun eta ulertezintasun poetikoaren fenomenoa eta haren zilegitze estetiko eta ideologiko gisa duen oinarri etikoari dagokienez. El autor en los tiempos de Góngora. Hacia una teoría de los regímenes autoriales izeneko master amaierako lana aurkeztu du eta zenbait artikulu eta iruzkin argitaratu ditu Ínsula, Iberoamericana edo Forma bezalako aldizkarietan zein bestelako liburuki kolektiboetan. Hainbat kongresutan izandakoa, gai ezberdinei buruzko azterketak aurkeztu ditu, eta Forma. Revista d’estudis comparatius. Art, literatura i pensament aldizkariko Batzorde Editorialean parte hartu du (2007-2011), baita Giza Zientzietako Ikerlari Gazteen I. Nazioarteko Kongresuko Antolaketa Batzordean ere.

XAVIER ORTELLS-NICOLAU. Xavier Ortells-Nicolau Ingeles Filologian (UB) eta Asia Ekialdeko Ikasketetan (UOC) lizentziatua da. ICO Fundazioaren bekadun gisa, hizkuntza ikastaroak burutu ditu Peking Universityn eta Beijing Foreign Studies Universityn. La Caixak emandako beka baten laguntzaz, Regional Studies-East Asia masterra egin zuen New York-eko Columbia Universityn eta, gaur egun, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Itzulpengintza eta Kulturarteko Ikasketetan doktoregaia eta InterAsia ikerketa taldeko FI-DGR doktoretza aurreko bekaduna da. Bere ikerketetan hiri-eraispeneko irudiak aztertzen ditu Txina garaikideko ikusizko kulturan.

BERNAT PADRÓ NIETO. Bernat Padró Nieto Literaturaren teoria eta literaturakonparatuaren irakaslea da Universitat de Barcelonan. Filologia Hispanikoan eta Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan lizentziatu zen (Unibertsitateko Errendimendu Akademikoan Bikaintasunari Espainiako lehenengo sari nazionala) Universitat de Barcelonan. Formakuntza Literatura, Arte eta Pentsamenduaren Ikasketa Konparatuetan egindako masterrarekin osatu zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Schiller eta Gadamerren aurki daitekeen jolas kontzeptuaren gainean egindako tesina jorratu zuen bertan. Forma. Revista d'Estudis Comparatius. Art, Literatura, Pensament (2008-2010) aldizkariko erredakzio kontseiluko kide izan zen eta  2006tik aurrera izaten jarraitzen du Paralelo Sur aldizkarian.

KATARZYNA PASZKIEWICZ. Katarzyna Paszkiewicz Zinema Ikasketetan doktorea da (Universitat de Barcelona, 2014), Kultura Ikasketak: Ikus-entzunezko Kultura (2009) masterra du eta Ingeles Filologian lizentziaduna da (Uniwersytet im. Adama Mickiewicza, 2008). 2014tik Centre Dona i Literatura-n (Universitat de Barcelona) doktoretza ondoko ikerlaria da. Zinema ikasketak, kultura ikasketak eta genero ikasketak ikertzen ditu. Zinema generoetan eta emakumeek eginiko zineman espezializatu da, Gender y genre en las cineastas estadounidenses a principios del siglo XXI izeneko doktorego-tesiak erakusten duenez. Haren ikerketa-lerroetan afektu eta emozioen ikerketa nabarmentzen da, baita espainiar zinema eta eleberri beltzak ere. Hainbat artikulu argitaratu ditu, esaterako, Lectora: revista de dones i textualitat y Letras Femeninas-en. Christine Gledhill eta Julia Knightek editaturiko Doing Women’s Film History, Rewriting Cinema Then & Now (Illinois University Press, 2015) eta José Colmeirok editatutako Encrucijadas globales: Redefinir España en el s. XXI (Iberoamericana/Vervuert, 2015) obra kolektiboetan parte hartu du. Era berean, Estatu Batuetako, Zeelanda Berriko, Kanadako edo Erresuma Batuko nazioarteko kongresuetan egon da, eta ikerlari bisitaria izan da University of Melbourne eta University of Pennsylvania-n. 2013ko otsailean bihurtu zen 452ºF aldizkariaren Erredakzio Batzordeko kide, web orriaren ardura hartuz.

DIEGO SANTOS SÁNCHEZ. Edinburgo, Harvard eta Parisko Sorbona unibertsitateetan ikerketa egonaldiak burutu ondoren, Espainiako Antzerki Garaikidean doktoratu egin zen Alcalako Unibertsitatean (Madril). Honen ostean, doktoratu ondoko ikertzaile elkartu bezala lan egin zuen Durhameko Unibertsitatean (EB), AHRCek finantzatutako antzerkiak XX. mendean Espainian nozitu zuen zentsurari buruzko proiektuan, eta ikertzaile moduan Exile Studies Group GEXEL-en, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Gaur egun Alexander von Humboldt Fundazioko bekaduna da Berlineko Humboldt Unibertsitatean. Bere argitalpenek Espainiako Antzerki Garaikidea dute ardatz. Horren barruan, hiru gai nagusitan espezializatuta dago, haietatik lehenengoa Fernando Arrabalen antzerkia delarik (El teatro pánico de Fernando Arrabal, Londres: Tamesis). Horrez gain, liburu bat argitaratu du antzerkiaren bitartez gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasteko (Teatro y enseñanza de lenguas, Madril: Arco/Libros). Bere ikerketa gairik garrantzitsuena Frankoren garaiko Espainiako antzerkiaren politizazioaren eta zentsuraren azterketan oinarritzen da. Gai horri buruz hainbat artikulu argitaratu ditu eta bi liburu-proiektu luzeetan ari da lanean. Ikerketaz aparte, truke akademikoarekin konprometituta dago, eta BETA, Asociación de Jóvenes Doctores en Hispanismo sortu du, ikasketa hispanikoetan doktoratu ondorengoentzako sare globala, bertako presidentea bera delarik. TEATRO. Revista de estudios escénicos ikasketa eszenikoen aldizkariko Batzorde Editorialeko kide ere bada. 452º F-ren Batzorde Editorialeko kide da 2012 urteaz geroztik.

IRAITZ URKULO Euskal Filologian lizentziatua da EHUn. Literatura Konparatua eta Ikasketa Literarioak masterra egin ondoren, gaur egun doktorego tesia idazten ari da euskal literatura garaikidearen arloan. Berria egunkariko eta Berton aldizkariko literatura kritikaria da. El Correo egunkariko “Territorios” gehigarri kulturalean kolaboratzen du, euskal kultura eta literaturari buruzko artikuluak idatziz. Arte kritikan espezializatutako Sans Soleil irabazi asmorik gabeko argitaletxearen baitan, “Txinpartak” euskarazko bilduma zuzentzen du. Liverpooleko Unibertsitateko Bulletin of Hispanic Studieseko artikulu-ebaluatzailea da. Irudi Ikasketen arloko Sans Soleil aldizkariaren Aholku Batzordeko kidea da. Literaturaren ikerketarekin lotuta, hainbat artikulu argitaratu ditu Egan, Sans Soleil, Jakin edo UNEDeko Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca bezalako aldizkari espezializatuetan. EN/ES/EU>EU/ES literatura itzultzaile eta zuzentzaile profesionala da. 452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkariko euskara itzultzaile eta zuzentzaile taldea koordinatzen du 2012ko uztailetik.

MARÍA TERESA VERA ROJAS. Andrés Bello Unibertsitate Katolikoan (Caracas, Venezuela) Letretan lizentziatua, Simón Bolívar Unibertsitatean (Caracas, Venezuela) Latinoamerikako Literatura Masterra eskuratu zuen eta Houstoneko Unibertsitatean (Houston, AEB) PhD in Spanish egina du. Espainian Genero Ikasketetan Master Ofiziala burutu zuen Bartzelonako Unibertsitatean (Bartzelona, Espainia) eta gaur egun Genero Ikasketetan doktoretza bukatzen ari da unibertsitate berean. US Latina/o Literaturan eta Hispaniar Karibeko Literaturan espezializatuta dago, genero eta sexualitate ikasketen, queer teoriaren eta emakume beltzen feminismoaren markoaren barruan. Egindako ikerketen artean aipagarriak dira Venezuelako kultura eta literatura garaikidearen azterketa, baita Latinoamerikako indarkeriaren adierazpen kulturalena ere. Hainbat aldizkaritan argitaratu ditu bere artikuluak: Centro: Journal of the Center for Puerto Rican Studies, Latino/a Research Review, Prosopopeya: Revista de crítica contemporánea; The Greenwood Encyclopedia of Latino Literature bezalako entziklopedietan; eta lan kolektiboetan, Into the Mainstream: Essays on Caribbean and Latin American Literature and Culture, Máxima audiencia: Cultura popular y género, El mito de la mujer caribeña, Repensar la comunidad desde la literatura y el género, besteak beste. Nuevas subjetividades/sexualidades literarias (Egales, 2012) liburuaren editorea da. 452ºF-ko Erredakzio Batzordeko kide da 2010eko maiatzaz geroztik eta gaur egun aldizkariaren zuzendarikidea da.

FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3