alt

Monografikoa

Memoria eta identitate kolektiboa literatura konparatuan


Azken urteotan, memoria kezka iturri nagusi bilakatu da mundu osoko gizarteetako kulturetan eta politiketan. Gizarte, historia, politika, kultura, teknologia nahiz merkatuari lotutako arrazoi ezberdinek eragin dute <<memoriaren boom>> hori. <<Memoriaren industria>> bat garatu da, eta produktu kultural horiek diskurtso identitarioak sortzen eta indartzen dituzte. [+]

 

2010eko uztailaren 31n, 452ºF Literaturaren teoria eta literatura konparatua aldizkariaren laugarren alerako artikuluak jasotzeko deialdia zabalduko da. Deialdi irekia da gutxienez lizentziatura mailako ikasketak dituen edonorentzat.

Artikuluak jasotzeko eta argitaratzeko oinarriak, hemen behean azaldutakoak, “Arbitraje sistema”, “Estilo Liburua” eta “Lege Oharrak” ataletan zehaztutakoaren araberakoak dira. Guztiak aldizkariaren webgunean ikus daitezke, “Prozedurak” atalean.


- Artikuluak bidaltzeko epea 2010eko irailaren 30ean amaituko da; baztertu egingo dira beranduago jasotakoak.

- Laugarren argitalpenerako aurreikusitako artikulu kopurua 12 eta 16 artekoa da. Testuen %40 doktore ez diren ikerleenak izango dira, eta erredakzio kontseiluko kideen artikuluak ez dira %20 baino gehiago izango.

- Gaiaren arabera sailkatuko dira artikuluak aldizkariaren atal batean edo bestean (monografikoan edo miszelanean).

- Monografikoa osatzeko artikulu kopurua 6tik 8ra artekoa izango da. Laugarren alean, aztergai izango dugu memoriaren eta identitate kolektiboaren arteko harremana literatura konparatuan. Honako ikerketa ildoak proposatzen ditugu:

    a.- Kultura ekoizpenaren, memoriari buruzko diskurtsoen eta identitate kolektiboen sorkuntzaren arteko harremana.
    b.- Lekukotasunezko literaturari buruzko azterketak: Memoria indibidualaren eta kolektiboaren arteko harremana.
    c.- Identitatearen izaera aldakorra: oroimenaren ikuspuntu aldaketak testuinguru historiko sozialaren arabera.
    d.- Estrategia narratiboen eta oroimenaren zama ideologikoaren arteko harremana.
    e.- Memoriaren inguruko kultura ekoizpenaren instrumentalizazio politikoaren azterketa.
    f.- Memoriari buruzko diskurtsoak gainditzeko estrategiak.
    g.- Memoriari buruzko diskurtsoak mugaz gaindiko diskurtso politiko gisa. Diskurtso ezberdinek leku ezberdinetan duten eraginaren azterketa, produktu kulturaren bidez.

Aldizkariak gaiari buruzko ikerketen bibliografia osatuko du, webgunean, Monografikoa atalean azaldutako ikuspuntutik.

- Gainontzeko artikuluek miszelanea atala osatuko dute. Literaturaren teoriaren eta literatura konparatuaren mugen barruan, gaia eta ikuspuntua librea dira.

- Artikuluak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira. Mezu elektronikoaren gaian argi utzi beharko da zein ataletara igortzen den testua (“monografikoa” edo “miszelanea”), egilearen izena eta artikuluaren izenburu laburra.

Bartzelonan, 2010eko ekainaren XXn
452ºF aldizkariko lan taldea
FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3