alt

Proposamen erradikalak euskal ikasketetarako

Sistema akademikoaren eta botere diskurtso hegemoniko anitzaren arteko erlazio konplexua gizarte zientzia ezberdinetatik aztertu dute. Frankfurteko Eskolak mandarinato akademikoari egindako kritika, Louis Althusserren Estatuaren Aparatu Ideologikoen gaineko proposamena, Pierre Bourdieuren Homo Academicusa edota baldintza gabeko unibertsitateari buruzko planteamendu derridearra adibide batzuk dira bakarrik. Testu horiez eta beste askoz osatutako aparatu metakritiko zabalari esker, literatura konparatuak posizio kritikoa okupatzea lortu du diskurtso propioa sortzen den lekuneari dagokionez. Azterketa eremu honek ezinbesteko duen muga geopolitikoak kontuan hartuta, 452ºF Aldizkariak erabaki du bederatzigarren monografikoaz baliatzea egungo Euskal Ikasketa Literario eta Kultural erreakzionarioenei kontrajarriko zaion diskurtso erradikala eraikitzeko, hau da, erresistentzia eta ihardespenezkoa izango den diskurtsoa artikulatzeko. [+]


2012ko uztailaren 31n 452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkariko bederatzigarren alea osatuko duten artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu dugu. Deialdia gutxiengo lizentziatura ikasketak eduki eta nahi duen orori irekita dago.


Arbitraje sisteman, Estilo liburuan eta Lege oharrean azaldutakoari lotuta egongo dira ondorengo oinarriak eta jasoko diren lan ezberdinak jaso eta argitaratzeko baldintzak. Guzti horiek Web orriko Prozeduren atalean irakur daitezke.


- Artikuluak bidaltzeko azken data 2013ko urtarrilaren 31a da, eta epe horren ondoren jasotakoak baztertu egingo dira.

- Zortzigarren argitalpenean aurreikusten ditugun artikulu kopurua 8-10 artekoa da. Erredakzio kontseiluko kideenek guztiaren %20a bakarrik bete ahalko dute.

- Artikuluek, gaiaren arabera, dagokien aldizkariko atalaren izena jasoko dute (monografikoa/mizelanea).

- Monografikoaren atala 4-6 artikuluk osatuko dute. Bederatzigarren ale honek, Euskal Ikasketa Literario eta Kulturalen baitan izan dezaketen gaitasun kritiko eta berritzaile erradikala bilatzen duten testuak bilatuko ditu. Ikerketa ildoek izaera praktiko edota teorikoa izan dezakete, bazterketarik gabe.

          a. Euskal akademia eta botere eta ezagutza erlazioak

          b. Diskurtso zientifikoa eta haren gaitasun performatiboa zalantzan jartzea: biolentzia sinboliko eta epistemikoa

          c. Euskal sistema literario eta kritikaren azterketa kritikoak

          d. Irakurketa estrategikoak burutzeko proposamen teoriko eta metodologikoak

    e. Testu literarioa eta beste testu motak erresistentzia zein erreprodukzio ideologikoaren lekune gisa analizatzea  

- Beste testuek mizelanea osatuko dute, eta literaturaren teoria eta literatura konparatuaren mugak jarraitu bitartean, gaia eta planteamendua askeak izan daitezke.

- Artikuluak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali beharko dira. Bidalitako posta elektronikoaren "Gaia"-n argi utzi beharko da testua argitaratzea nahi den atala  ("monografikoa" ala "mizelanea"), autorearen izena eta artikuluaren izen laburra.



Iruzkinen deialdia

Era berean iruzkin kritikoen deialdia irekitzen dugu argitalpen berriei zuzendutako atalean argitaratuko direnak aldizkarian.

- Iruzkinek originalak izan behar dute. Lehenago argitaratu gabekoak.

- Iruzkindutako liburuek teoria literario, kritika literario edota literatura konparatuari buruzkoak izan behar dute.

- Iruzkindutako liburuak aurtengoak edo bi urte aurrekoetakoak izan daitezke. Lehenengo itzulpenen eta berrargitalpen azpimarragarrien iruzkinak ere kontuan hartuko dira, beti ere argitalpen datek gorago esandakoa jarraitzen badute.

- Formatuak, ohar sistemak, aipuek eta erreferentzia bibliografikoek artikuluentzat ezarritako arau sistema berdina jarraitu behar dute, aldizkariaren Estilo Liburuan aurki daitekeena.

- Iruzkinek izenburua, iruzkindutako liburuaren erreferentzia bibliografikoa eta orri kopurua izan behar dute. Ez dute laburpenik ezta gako hitzik izango.

- Luzapena, gehienez 1500 hitzetakoa izan behar da.

- Iruzkin argitaragarriak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira.


Bartzelonan, 2012ko uztailaren 31n


452ºF aldizkariko taldea

 

FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3