alt

Monografikoa

 
Teoriaren historia eta erabilera hispanikoak

2013. urtean hirurogei urte bete ziren Roland Barthesen lehenengo liburua, Le degré zéro de l’écriture, argitaratu zenetik, eta aurten hogeita hamar beteko dira Michel Foucault hil zenetik. 1953. eta 1984. urteek markatu dezakete, enfatikoki bezain arbitrarioki, Frantziako historia intelektualean garai baten hasiera eta amaiera, egun, atzera begiratuz, «teoriaren aroa» dei genezakeena: pentsamendua, politika eta literatura elkar ezegonkortzera heldu zireneko krisi aroa. Badira hogeita hamar urte eferbeszentziazko garai hura amaitu zela, eta oraindik ere literatura ulertzeko moduan erro bizienetako bat izaten jarraitzen du. Monografiko honek pentsamendu hori guganaino nola heldu zen eta, hortaz, harekiko zerk lotzen eta zerk bereizten gaituen ikertu nahi du.  [+]



2014ko urtarrilaren 31n, 452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkariko hamabigarren alea osatuko duten artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu dugu, 2015eko urtarrilaren 31n argitaratuko dena. Deialdia gutxiengo lizentziatura ikasketak eduki eta nahi duen orori irekita dago.

Jarraian azaltzen diren oinarriak eta artikuluak jasotzeko eta argitaratzeko baldintzak arbitraje sisteman, Estilo liburuan eta Lege oharrean azaldutakoari lotzen zaizkio. Horiek guztiak webguneko “Prozedurak” atalean irakur daitezke.

- Artikuluak bidaltzeko azken data 2014ko uztailaren 31 da, eta epe horren ondoren jasotakoak baztertu egingo dira.
- Hamargarren argitalpenerako aurreikusitako artikulu kopurua 8-12 artekoa da. Erredakzio kontseiluko kideen artikuluak ez dira %20 baino gehiago izango.
- Gaiaren arabera sailkatuko dira artikuluak aldizkariaren atal batean edo bestean (monografikoan edo miszelanean).
- Monografikoa 4-8 artikuluk osatuko dute eta hamaikagarren zenbaki honetan, honakoa izango da gaia: Teoriaren historia eta erabilera hispanikoak. Honako ikerketa ildoak proposatzen ditugu:
a) Teoria atzo eta gaur: literaturaren teoriaren ikerketa diskurtsiboak eta instituzionalak jatorrizko testuinguruan eta gaur egun.
b) Historia, erabilerak eta eraldaketa kontzeptualak.
c) Literaturaren teoriaren bidegurutzeak: jakintza, politika eta literaturaren artean.
d) Literaturaren teoria eta historia intelektuala.
e) Produkzio-bideak, kontzeptuen zirkulazioa eta jakintza arloko eraldaketak: unibertsitateak, aldizkariak, new magazines, telebista, Internet.
f)  Itzulpenak, berrirakurketak eta teorien inportazioak.
g) Teoria eremu hispanikoan: ikerketa konparatuak.
h) Teoriaren eraldaketak historian.
i)  Literaturaren teoriaren erabilera kritikoak.
- Gainerako testuek miszelanea osatuko dute eta, literaturaren teoriaren eta literatura konparatuaren mugen baitan, gaiaren aukeraketa eta planteamendua libreak dira.
- Argitaratu daitezkeen artikuluak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira. Mezu elektronikoaren "gaian" argi utzi beharko dira zein atali dagokion testua ("monografikoa" edo "miszelanea"), egilearen izena eta artikuluaren izenburu laburra.



Iruzkinen deialdia

Era berean iruzkin kritikoen deialdia irekitzen dugu; argitalpen berriei zuzendutako atalean argitaratuko dira.
- Iruzkin originalak izan behar dute. Lehenago argitaratu gabekoak.
- Iruzkindutako liburuek teoria literario, kritika literario edota literatura konparatuari buruzkoak izan behar dute.
- Iruzkindutako liburuak aurtengoak edo azken bi urteotakoak izan daitezke. Lehenengo itzulpenen eta berrargitalpen azpimarragarrien iruzkinak ere kontuan hartuko dira, beti ere argitalpenen datek gorago esandakoa betetzen badute.
- Formatuak, ohar sistemak, aipuek eta erreferentzia bibliografikoek artikuluentzat ezarritako arau sistema bera jarraitu behar dute, aldizkariaren Estilo Liburuan aurki daitekeena.
- Iruzkinek izenburua, iruzkindutako liburuaren erreferentzia bibliografikoa eta orri kopurua izan behar dute. Ez dute laburpenik eta gako hitzik izango.
- Luzera gehienez 1500 hitzetakoa izan behar da.
- Iruzkinak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira.


Bartzelonan, 2014ko urtarrilaren 31n
452ºF aldizkariko taldea

FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3