alt

Monografikoa

 
Txinatar imajinarioa beste literaturatan: inspirazioa, apropiazioa, intertextualitatea

Beste kultura eta lurraldeekin izaten ditugun kontaktuak bidaiaren bidez egiteaz gain, literatura eta irakurketaren bidez ere egiten ditugu, oso modu berezi batean gainera. Testu batek eskaintzen digun espazioak atzerriko lurraldeak ezagutzeko—identifikazio absolutu batekin, batzutan—, imajinatzeko eta Saidekin batera, dominatzeko aukera ematen digu. Zentzu honetan, Txinarekin izandako topaketak bereziki izan dira produktiboak testu hibridoak sortzerakoan, fikzio eta dokumentalaren tartekoak; mugako kondairak sortzerakoan, literatura fantastikoz jositako etnografiarekin eta politikak gidaturiko gaiekin: Marco Poloren Milione bezalako esploratzaileetatik edo González de Mendozaren Historia de las cosas más notables, ritos y costumbres del gran reyno de la Chinatik (1586), Nouvelle Vague-ak Txinako iraultzagatik izandako faszinaziora, edo “Shangai” talde argentinarraren nahiz Miquel de Palolen esperimentazio exotizanteetara, benetako Txinak, imajinaturikoarekin eta amestuarekin batera, fikziorik kreatiboenak elikatu ditu. [+]



2014ko uztailaren 31n, 452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkariko hamahirugarren alea osatuko duten artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu dugu, 2015eko uztailaren 31n argitaratuko dena. Deialdia gutxiengo lizentziatura ikasketak eduki eta nahi duen orori irekita dago.

Jarraian azaltzen diren oinarriak eta artikuluak jasotzeko eta argitaratzeko baldintzak arbitraje sisteman, Estilo liburuan eta Lege oharrean azaldutakoari lotzen zaizkio. Horiek guztiak webguneko “Prozedurak” atalean irakur daitezke.

- Artikuluak bidaltzeko azken data 2015ko urtarrilaren 31 da, eta epe horren ondoren jasotakoak baztertu egingo dira.
- Ebaluazio prozesuan sartu ahal izateko, artikuluak estilo liburuko baldintzak errespetatu behar ditu.
- Hamahirugarren argitalpenerako aurreikusitako artikulu kopurua 8-12 artekoa da. Gaiaren arabera sailkatuko dira artikuluak aldizkariaren atal batean edo bestean (monografikoan edo miszelanean).
- Monografikoa 4-8 artikuluk osatuko dute eta hamahirugarren zenbaki honetan, honakoa izango da gaia: “Imajinario txinatarra beste literaturatan: inspirazioa, apropiazioa, intertextualitatea”. Honako ikerketa ildoak proposatzen ditugu:

a) Txinaren apropiazioa erabilpen literario edo/eta ideolojikotarako.
b) Txinatar exotizazioa literatur motoretzat.
c) Txinaren imajinario geografiko eta etnografikoak.
d) Txina esperimentu literarioetan eta hausketa teorikoetan.
e) Kontzeptu eta textu txinatarren itzulpenak eta itzulpen okerrak.
f) Txina eta generoaren imajinazioa: feminizazioa eta subalternitatea.
g) Txina eta irudimen inperialak.
h) Txina eta txinatar diaspora Asiakoak ez diren literaturatan.

- Gainerako testuek miszelanea osatuko dute eta, literaturaren teoriaren eta literatura konparatuaren mugen baitan, gaiaren aukeraketa eta planteamendua libreak dira.
- Argitaratu daitezkeen artikuluak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira. Mezu elektronikoaren "gaian" argi utzi beharko dira zein atali dagokion testua ("monografikoa" edo "miszelanea"), egilearen izena eta artikuluaren izenburu laburra.




Iruzkinen deialdia

Era berean iruzkin kritikoen deialdia irekitzen dugu; argitalpen berriei zuzendutako atalean argitaratuko dira.
- Iruzkin originalak izan behar dute. Lehenago argitaratu gabekoak.
- Iruzkindutako liburuek teoria literario, kritika literario edota literatura konparatuari buruzkoak izan behar dute.
- Iruzkindutako liburuak aurtengoak edo azken bi urteotakoak izan daitezke. Lehenengo itzulpenen eta berrargitalpen azpimarragarrien iruzkinak ere kontuan hartuko dira, beti ere argitalpenen datek gorago esandakoa betetzen badute.
- Formatuak, ohar sistemak, aipuek eta erreferentzia bibliografikoek artikuluentzat ezarritako arau sistema bera jarraitu behar dute, aldizkariaren Estilo Liburuan aurki daitekeena.
- Iruzkinek izenburua, iruzkindutako liburuaren erreferentzia bibliografikoa eta orri kopurua izan behar dute. Ez dute laburpenik eta gako hitzik izango.
- Luzera gehienez 1500 hitzetakoa izan behar da.
- Iruzkinak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira.



Bartzelonan, 2014ko uztailaren 31n
452ºF aldizkariko taldea

FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3