Benetan atsegin dugu 452°F aldizkariko hirugarren ale hau aurkeztea. Oraingoan, Alba del Pozo eta Atenea Isabel Gonzálezek koordinatutako monografikoak ikasketa kulturalen eta literatura konparatuaren arteko erlazioaren ikerketan sakontzen du. Bi diziplinon ezaugarri nagusietako bat propio egiten duten ekintza alorra etengabe zalantzan jartzea izan da. Erlazio hau, gure ustez, bi ikerketa eremuek (beste alderdi batzuez gain) zera zalantzan jartzean datza: testu ideia, literariotasun kategoria eta kultura kontzeptua. Guzti horrek, literatur analisiaren ikerketa alorra modu esanguratsuan zabaldu duten gogoeta jakin batzuetara eraman gaitu. Era berean, ikasketa kulturalak literatur teoriaren tresnak erabili ditu mota guztietako testuak irakurtzeko erabili ditu –sarri “literatura” marka ere jasotzen ez dutenak–. Aipatutakoak eragindako berrelikadura horren ondorioak aztertu ditu monografiko honek.


Proposamen honen helburua literatura konparatuaren eta ikasketa kulturalen arteko erlazioan sakontzea da. Nahiz eta azken horiek diziplina ezberdinetako metodoak erabiltzeagatik bereizi, sarri, literatur ikasketen ikerketa tresnak beharrezko egiten dituen testu kontzeptutik abiatzen dira. Jada, Center for Contemporary Cultural Studieseko (CCCS) hasierako lanek adierazten duten bezala, telebista testu, film testu, aldizkari testu eta beste asko, eredu narratibo jakin baten pean eraikita daude azkenean. Patroi honek testuok subjektibitate sortzaile diren kultura dispositiboen parte bilakatzea egiten du. Bestalde, ikasketa kulturalak literaturaren esanahia birpentsatzea ekarri duen testuartekotasun kontzeptu bat sortu zuten literatura departamentuekin elkarlanean aritu izan dira.

Ildo honetatik, monografikoa eratzen duten artikulu segida hau eskaintzen dizuegu, helburu nagusi horiek bete izan ditugulako esperantzarekin. Zazpi artikuluek, gure ustez, ikasketa kulturalen alderdi ezberdinak jorratzen dituzte:

Parte hartzea benetan eskertzen diogun Enric Sullàren artikulu gonbidatuak zinema beltzaren kanon sorkuntzaren prozesuak lantzen ditu. Kasu honetan zinematografikoa den kanon bat –beti partziala– eraikitzerako orduan eta genero bat mugatzean, sortzen diren arazo teorikoak azaleratzen dira horrela testuan zehar.

Enric Sullàk corpus zehatza lantzen duen bezala, Genara Pulidok ikasketa kultural latinoamerikarren panorama teorikoa jorratzen du. Ikuspegi anglosaxoiarenganako independentziatik abiatzen da artikulua errealitate ezberdinaz hitz egiteko behar izana kontuan hartuta.

Bide berean, Atenea Isabel Gonzálezek multikuralismo kontzeptutik hurbiltzen da literatura konparatu eta ikasketa kulturaletara. Ikuspegi eurozentrikoa gainditzeko beharrizana azpimarratzen du horretarako Spivak, Said eta Even-Zoharren planteamendu teorikoak kontuan hartuta.

Ikasketa poskolonialak jarraiki, Caroline Kelleyk textual mОtissage nozioa darabil Djanet Lachmet idazle frankoargeliarraren Le cowboy eleberria aztertzeko (kritikak gutxi landu duena). Artikuluan izatez westernak berezko duen cowboyaren figura aztertzen du, iruditeria horretatik erabat urrun dagoen eleberritik.

Kultura popularrean arreta jartzea da ikasketa kulturalen parte baten ezaugarria. Verónica Elizondok Peter Capusotto y sus videos programaren bitartez, telebista argentinarra eta herri horren historiaren arteko erlazioa jorratzen du. Linda Hutcheonek parodiaren gainean egindako proposamenak kontuan hartuta, telebistak berak sortzen dituen diskurtso hegemonikoak desartikulatzeko duen gaitasuna analizatzen du.

Sarah Antinorak ere telebistan jartzen du arreta. The Simpsons animazio serie lantzeari esker, autoreak sorginaren irudia aztertzen generoaren ikuspegitik. Horrela, kultura popularrean eta gizartean orokorrean genero rolen gaineko gogoeta egiten du.

Ikasketa kulturalen eta genero ikasketen arteko erlazioa “Trivial or Commendable?: Women’s Writing, Popular Culture, and Chick Lit” Mary Ryanen testuan ere agerian uzten da. Chick Lit deitzen den horren azterketa da, Bridget Jones's Diary bezalako eleberriek osatzen dutena. “Femeninoa” denarekin lotutako testuen literatur kritikaren izaera ideologikoa salatzen du artikuluak.

Monografiko honetan aurkezten ditugun askotariko artikuluak kontuan hartuta, genuen helburua bete egin dugula uste dugu, hau da, izaera teorikodun gaiak, kultura popularraren azterketa eta diskurtso jakin batzuen eraikuntza ideologikoa  kritika poskolonial eta genero ikasketetatik aztertzea.

Miszelania atala lau artikuluk osatzen dute: «No tan extraños. Patricia Highsmith según Alfred Hitchcock», «El mito trágico de Batman», «Living in a Simulacrum: How TV and the Supermarket Redefines Reality in Don DeLillo’s White Noise» eta «Los viejos antecedentes andalusíes de la intertextualidad y su posible influencia en el Occidente cristiano». Lehenengoak aztertzen du Alfred Hitchcockek Patricia Highsmithen eleberriak nola eraman zituen zinemara eta zein izan zen aldaketa horren emaitza. Bigarrenak Batman pertsonaiaren eta Daniel Chévezen poesiaren arteko testuartekotasuna analizatzen du eta baita hizkuntza poetikoak nola berreskuratzen duen kultura popularreko figura bat ere. Hurrengoak Don DeLilloren White Noise eleberria irakurtzen du Baudrillardek jorratutako hiperrerrealitate kontzeptutik. Horrela, telebistak eta supermerkatuak haratago ezer ere ez dagoen errealitate iturri bat gerta arazten dute. Azkenik, Perromaten testuak erdi aroko testu andalusietako plagio kontzeptuaz hitz egiten digu. Artikulu honek autore, plagio eta originaltasun bezalako nozioen aldaketa historikoa uzten du agerian.

Bukatzeko, Erredakzio kontseiluko kideek egindako lanaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta baita lan talde ezberdinen egitekoa ere (zuzenketa, itzulpena, ilustrazioa eta maketazioa). Horiek egiten dutelako posible aldizkariko ale bakoitza. Era berean, Batzorde zientifikoko kide berriek erakutsitako interes eta elkarlana eskertu nahi dizkiegu. Guzti honekin, literatura barru zein kanpotik, eztabaidarako gune berria ireki izana espero dugu. Stuart Hallen arabera kultura guda zelaia bada, gure helburua fronte berriak irekitzea izan da.
FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3