452ºFk bizirik daramatzan hiru urteotan zehar, behin baino gehiagotan berretsi dugu jarraitu nahi dugula argitalpen bakoitzak dakarren itzulpen lanarekin. Itzulpenarena ez da albo batera utzi nahi dugun ezaugarria, edizio prozesuari gehitzen dizkion zailtasunak asko izan arren. Uste osoa dugu ezagutza-hizkuntzak ezin direla bakar batera edo soilik bitara mugatu. Era berean, ziur gaude planteamendu jakin batzuk hizkuntza bakarrean adierazi daitezkeela, gero, eremu literarioko lekune bereizi horretatik abiatu eta beste hizkuntzetara barreiatzeko. Guzti horregatik beti erabaki izan dugu itzulpenaren bidetik jarraitzea etengabeko bitarteko gabeziari aurre eginez. Kalitate ebaluaketa sistemek Gizarte Zientzietako ikerketa lanei ezartzen dizkieten bazterketa ekiditen saiatzea da helburua. Hau da, ikerleak berak zientifiko izaera ematen dion hizkuntza erabilita argitaratzeko tresna izan nahi du aldizkariak. Aukeraketa horrek pentsamenduaren zabalkuntzari mugak jarri ez diezaion egiten dugu lan. Ondorioz, benetan nazioartekoa den aldizkaria osatzea lortu dugu. Hori ez da hala soilik Erredakzio Kontseilu edo Batzorde Zientifikoko kideei dagokienez, edo argitaratzen ditugun artikuluen autoreen jatorri anitzagatik. Nazioartekotasuna argitaratzearekin babesten ditugun ikerketa ildo ezberdinei esker lortuko dugu aldizkarian. Autore horietako bakoitzaren ikerketen helmena da indartu egiten duguna, eta ondorioz, testuinguru oso sakabanatuetan sor daitezkeen lanek egingo duten bidea aberastea dakar. Ohartzen gara asko dagoela oraindik hobetzeko, eta ikaragarri baloratzen dugu gure itzultzaile eta zuzentzaile kolaboratzaileen lana: boluntarioa eta, aldi berean, oso profesionala. Finean, itzulpenik gabe azaldutako ezer ez litzateke posible izango.


Zazpigarren dosier monografikoa itzulpen literarioaren eta konparatismoaren arloan egindako azterketa gisa pentsatu genuen, itzulpena gure diziplinaren izate baldintza dela ulertzen baitugu. Bilatzen genuena zera zen, gogoratzea zer duten funtsezko itzulpenaren bidetik fenomeno literaioetara egindako hurbilketek. Horretarako, ikerketa literario forma ezberdinak bilatu genituen. Ale berriaren azken emaitzak ahalbidetzen du ezagutzea gaur egun ikuspegi teoriko-konparatistaren parte diren itzulpengintza ikasketetan aurki ditzakegun proposamen ezberdin batzuk. Carolina Moreno Tenak «La tasca del traductor davant la uniformitat literària»n obra bat idazteko erabiltzen den hizkuntzak obra berorrek izan dezakeen zori literarioan daukan eragina aztertuko du. Suedieratik katalanera azken mendean egindako itzulpengintzaren kasu konkretutik literaturaren internalizazioan parte hartzen duten prozesuen irakurketa eskaintzen digu, eta baita alor literario ezberdinen interakzioarena. Nikolai Duffyren «Rosmarie Waldrop and Theories of Translation» lanak Rosemarie Waldrop ingeles-itzultzailearen praktikatik sortzen diren itzulpen teoriei balio berria ematen dio autorearen lan poetikoa kokatu bitartean. Ibilbide horrek Schleiermacher, Benjamin eta Blanchoten teoriak berreskuratzea ahalbidetzen dio Duffyri. Testu literarioen atzerritartzea eta  testu identitatean presente dauden bestetasun elementuak aztertuko ditu, itzulpenaren praktika konkretuari erreferentzia egiteari utzi gabe, eta presentzia propioaren marka bere buruari ezartzen dion heinean. Jakobson  eta Steinerrekin batera, Waldropek garatzen duen itzulpen teoriak diferentzia hartzen du elementu bereizle gisa eta baita testua mugitzen duten hizkuntza ezberdinen artean atzemangarria den guzti hori ere. Kyle Wanbergek bestalde, «Ants Wax Manic: A Translation in Orature»n, hizkuntza gutxitu baten (‘Akimel ‘O‘odham, edo Pima hizkuntzan) interpretatutako ahozko testu batetik ingelesera egindako itzulpen prozesua aurkezten digu. Itzulpen intersemiotikoari eta ahozko testuak obra literario gisa hartzeari lotutako arazoak azaleratuko dira artikuluan. Helena Wuk «A Journey across Rivers and Lakes: A Look at the Untranslatable Jianghu in Chinese Culture and Literature» lanean jianghu (江湖) terminoaren errepresentatibotasun (in)posiblea analizatzen du. Horretarako genero literarioen bitartez egindako apropiazioak eta emandako esanahiak hartuko ditu kontuan. Stefano Arduinik itzulpenetan ematen den diferentzia eta antzekotasunari buruz idazten du “osagarritasun” (“supplémentarité”) Kontzeptu derridearra erabilita. Arduinik argudiatzen du kontzeptua lehia eszenatoki bezala eraiki daitekeela, hots, kultura ekoizpen eta harrera lekune gisa. Azkenik, Mabel Richarten testua, «La traducción en riesgo: la lista de diálogos como control hermenéutico», ikasketa kulturalen ikuspegitik, kontrol hermeneutikoen guneak identifikatzen saiatzen da industria kulturaleko azpititulatze eta bikoizketen itzulpen lanetan. Aipamen kultural, unitate fraseologiko eta jolas fonikoen maila hartuko du aztergai horretarako.


Miszelanea atalean Núria Calafellen «El sabotaje de una praxis genérica: el ejemplo de Luisa Valenzuela»k hartzen du parte. Manuel Asensiren «sabotaje kritika» kontzeptutik eta Luisa Valenzuelak eztabaidatzen duen «silogismo entimematiko»tik abiatuta «trans/bertsalitate negatibo» izendatu duen hezurdura kontzeptuala eraikiko du Calafellek. «Teoría y práctica de Lope y Moratín: la nueva comedia, La comedia nueva»n, Elia Saneleuterio Temporalek Lope de Vega eta Moratínek «comedia nueva / la nueva comedia»z duten ikuspegien testu azterketa konparatiboa jorratuko du. Autore honek Moratínen lana galdatuko du panorama ilustratu espainiarrean.


Alea Liburu Iruzkinek ixten dute. Saila hori osatzen dute Pablo Barrio Allerren irakurketak Fausto en Europa. Visiones de los demonios y el humor fáusticori buruzkoak (UCM, 2009); Ana García Díazek Los hermeneutas de la noche. De Walter Benjamin a Paul Celan (Editorial Trotta, 2009) liburuaz egin duen erreseinak; eta Anna Maria Iglesiak egindako analisiak Writers in between languages: minority literatures in the global scene (Center for Basque Studies University of Nevada, 2009) liburuaren gainean.


452ºFren ale berri honek aldaketa batzuk dakartza aldizkariaren konposizioan. Erredakzio Kontseiluak eta Batzorde Zientifikoak osatzen duten lantalde editorialari eta Iruzkin Zientifikoen saila aldizkariaren ale berri bakoitzeko gorputz nagusian gehitzeari dagozkie berrikuntzok. Lehenengo aldaketak duela hiru urte gorpuztutako proiektuarenganako konpromisoa berritu eta sendotu egiten du. Bigarrenak Iruzkinen atalak duen garrantzia azpimarratzea du helburua aldizkariaren edukien balio erantsi gisa. Zaharberritze horiei esker espero dugu ezagutzaren zabalkuntzan jarraitu ahal izatea.

 

FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3