452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua Aldizkariak, Literatura Konparatua eta Kritika Literarioaren baitan ezarritako eztabaida garaikideen ikuspuntutik abiatuta, Euskal Ikasketa Kritikoei eskainitako monografikoa aurkezten dizue bederatzigarren ale honetan. Horrela, Ikasketa Atlantiko, Kritika Queer eta Feminista, Performance Studies, edota modernitateari berari egindako kritikak emandako koordenatu teorikoek sorkuntza literario eta kultural euskalduna modu erradikalean birpentsatzeko oinarria emango dute. Artikuluetan irakur daitezkeen ikuspegi teoriko eta corpus literario ezberdinen konbinazioari esker ―horiek dakarten diskurtso eta agente sozialen zentrorik gabeko perspektiba anitzaz ohartu eta gure gain hartuta― Euskal Ikasketek agerian utzitako espazio politiko ezberdinen artean borroka demokratikoen baliokidetasun efektuak eragin nahi ditugu.


«Proposamen Erradikalak Euskal Ikasketetarako» monografiko hau osatzen duten artikulu ezberdinen irakurketa bateratu posiblean bidea egiteko gida gisa, pentsa dezakegu testu gonbidatuek marko teoriko, politiko eta literarioa ematen digutela, ondoren gainerako artikuluek forma ezberdinetan garatzen jarraituko dutena. Batetik, Joseba Gabilondok Fortunata y Jacinta, Josetxo eta Noli me tangereren analisitik abiatu, eta modernitatean ezarritako diskurtso nazionalista hispaniko eta hispanisten aurka formulatuko den historia «trans-post-kolonial» ezberdina adieraztea bilatuko du bere «Galdós, Etxeita, Rizal – Madrid, Mundaka, Manila: On Colonial Disavowal and (Post)Imperial Articulations of the Hispanic Pacific-Atlantic» artikuluan. Bestetik, Itxaro Bordaren «Intimitatea Zartagailu» borroka armatuaren, jansenismoaren eta kapitalismo neoliberalaren ondareak baldintzatzen duen testuinguru sozialetik sortzen da, eta intimitatea ulertzen du XXI. mendeko emakumezko euskal idazlearen azken erresistentzia lekune bezala, bere burua berriro definitzeko gorputza plazer eta saminen iturri izendatuz.


Lehenengo artikulu gonbidatuaren bidea jarraitu eta Ur Apalategi, Beñat Sarasola e Iratxe Retolazaren artikuluekin egingo dugu topo, modernitate (euskaldun)aren alderdi zenbait zalantzan jartzeko helburua baitute. Lehenengoak, «Euskal subjektuaren bilakaera erromaneskoa: desberdintze estrategiaren eta homologazio nahiaren arteko negoziaketa literario-ideologikoak»-ek, modernitateko testu errepresentazioen lorratza jarraituko du bakoitzean nazio identitatea era funtzionalean artikulatuko duen eragile pragmatikoa agerian uzteko. Sarasolak bere «Harri eta Herri eta Etiopia artean: modernitatea euskal poesian»-en, modernitate poetiko kontzeptuaren sorkuntza bera da aztertuko duena, horrek literaturaren historia ulertzeko orduan ekarri duen aldizkatzea birpentsatzeko helburuarekin. Retolazaren «Poesía corporal/Danza Verbal: una lectura comparada de Hnuy Illa» artikuluak modernitatea errefuxiatu eta erbesteratuen aroa dela ulertuko du dantza, musika eta poesiaren topagunean. Era berean, gorputza izanik hirugarren testu honen argumentu nagusia, haren errepresentazio des-territorializatu eta des-lokalizatuak Itxaro Bordaren artikuluak proposatzen duen alderdi teorikora ematen digu sarbidea, izan ere, gorputzari beste bi ardatz nagusi uztartzen baitzaizkio: erresistentzia sozial feminista eta intimitatea. Tina Escajaren ―«Poética de resistencia en Itxaro Borda»― eta Katixa Dolhareren ―«Bakartasuna Itxaro Bordaren obran»― testuek ikuspuntu horietako bakoitza lantzen dute hurrenez hurren. Escajak Bordaren lana aurrez aurre jartzen du diskurtso nazionalista uniboko eta hipermaskulinoarekin, diferentziak barneratzen dituen hizkuntza bilatzen duen bitartean; Dolharek, bestalde, bakardadearen gaian jartzen du arreta, idazlearen obra mendebaldeko historia literarioarekin hitz eginaraziz.


Nazionalismo, inperialismo, maskulinitate eta modernitateak zalantzan jarriko ditu monografiko honek euskal literatura eta kultura osatzen duten geografia, gorputz, poetika, genero eta subjektibitateen artean sortutako bitarteetatik eta ondorioz, praktika teoriko, politiko eta literarioaren arteko mugak lausotu egingo dira. Beste hitz batzuetan, ikuspegi operatiboa eraikitzen du monografikoak zentroa ukatutako ikuspuntu literarioak eta horien espazio politikoak modu estrategikoan pentsa daitezen, euskal literatura objektu gisa hartzen duen sorkuntza zientifikotik.


Miszelanea atalean, «Periférica Blvd. o una (neo)barroca pesquisa en La Paz»-ek Adolfo Cárdenas idazlearen eleberria polizia literaturatik aztertuko du. Daniela Renjel Encimasek proposatzen duenez, Cárdenasen testuak genero beltza gainditu egingo du estilo barrokoarekin edota pertsonaien lekune periferikoarekin. Beste aldetik, Gerardo Rodríguez Salasen «Infected with Emotions: Jane Badler’s Music and the Maturation of Diana in the V Series» artikuluak V telesaila estudiatzen du diziplina-arteko ikuspuntu batetik emakumearen jabetze prozesuei ateak ixten dizkien Zientzia Fikzioari alternatiba bila. Finean, generoen erabilera arruntei aurre egiten dieten produkzio eta irakurketei lekua eginez borobilduko du miszelaneak 452ºF aldizkariko bederatzigarren alea.


FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3