452ºF #12
Teoriaren historia eta erabilera hispanoak


2013an Roland Barthesen lehen liburua, Le degré zéro de l’écriture, plazaratu zela hirurogei urte bete ziren, eta 2014an —monografiko honen deialdia aurkeztu zen urtean—, hogeita hamar urte Michel Foucault hil zela. 1953 eta 1984 urteek, era indartsu nahiz arbitrario baten bidez, historia intelektual frantses baten hasiera eta bukaera proposatzen dute, gaur egun, atzera begiratuz, “teoriaren denbora” deitu dezakegun garai batena hain zuzen: krisi garai bat dugu hau, pentsakera, politika eta literatura elkar desorekatzera iritsi ziren garai bat. Hogeita hamar urte pasa dira gaur egun literatura ulertzeko hain garrantzitsua izan zen garai hartako bukaeratik. Monografiko honek, 452ºF aldizkariaren 12. ale honek, garai hartako pentsamendua nola iritsi zaigun galdetzen du, hau da, zerk batzen gaituen pentsamentu harekin eta zerk urruntzen gaituen.

Garai hura historia hutsa besterik ez bada, distantziak nolabaiteko begirada analitiko eta kritiko bat eskaintzen digu gure diskurtso kritikoaren gaurkotasuna hobeto ulertu ahal izateko. Zerk batzen gaitu eta zerk urruntzen gaitu garai hartatik? Teoriaren normalizazioak eta instituzionalizazioak zein ondorio dauzka? Eta, polemika sortzearren, El ojo mocho argitalpen argentinarrak egiten zuen bezala: “Teoria salbatu daiteke?” 

Inguru hispanikoan eman diren teoriaren erabilera ugariek gune komunitario bat eskatzen dute kasu konkretuak azterturik eman diren apropiazio eta transformazio diskurtsiboak azaltzeko. Problematika hau aztertzeko, monografiko honek Argentina eta Espainiaren kasuak ikertzen ditu, pentsamendu haren harreran ingurune garrantzitsuenak direlako.

Horretarako, ale hau Testigantza kritikoak deritzon atal batekin hasten da, Enric Sullà, Nora Catelli eta Beatriz Sarloren partaidetzarekin. Testu hauetan, historia honen protagonista izan diren batzuek hitza hartu eta hiru momentu eta egoeratara murriztu dute eztabaida: Katalunian eta Espainian, hirurogeiko hamarkadan eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran eman zen “Inbasio teorikora” (Sullà); teoria haiek espainiarra zen panorama kritikoan izan zuten moldaketara eta haiekin eman zen distantzietara laurogeita hamarreko hamarkada bukaeran izandako gaurkotasun internazionalarekiko (Catelli); eta azkenik, Roland Barthesen lanaren atzerako begirada batera eta bere lanak gaur egun duen garrantzira (Sarlo).

Sullà Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuaren irakaslea dugu, Universitat Autònoma de Barcelonatik erretiroa hartu berria. Unibertsitate hartan hasi zen ikasten 1968-1969ko kurtsoan, marxismoaren eta semiotikaren irakurketa berrituak ematen ziren garaian hain zuzen. Irakurketa haiekin batera «l’estructuralisme era a l’ambient». «Esperant els bàrbars»-en garai hartako argitalpenetara nahiz bere irakurketetara itzultzen da, eta frantziar pentsamendu kritikoaren bide garrantzitsuenei buruzko ikuspuntu kritiko bat eskaintzen digu, hirurogeiko hamarkadaren bukaeran eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Katalunian eta Espainian eman zen estrukturalismoaren harreraren mapa bat marraztuz. Sullàk bere testuan aipatzen dituen barbaroak «no [son] tan sols els estructuralistes sinó tots els pensadors francesos (i estrangers en general) que són esperats pels ciutadans d’un país sufocat, perquè l’han volgut aïllar fent-li creure que no li cal res de fora perquè ja ho té tot, un país, doncs, la gent més inquieta del qual espera paradoxalment que els forasters li resoldran els problemes que no ha sabut o no pogut resoldre».

«Retórica y jergas en la crítica contemporánea» dugu atal honen bigarren testua, Catellik 1987an Bartzelonan emandako hitzaldi bat. Konferentziak urte hartako kurtso bati erantzuten dio eta Catellik bikoitza den galdera bati ekiten dio. Alde batetik, Espainian kritikak izan ditzakeen mugei buruz galdetzen du («afirmaríamos que los límites de la crítica son, aquí, los límites de sus críticos»); eta, beste alde batetik, anbizio handiago batekin, «los límites teóricos del discurso crítico en la reflexión actual» du galdegai. Batak bestearekiko duen distantzia («un hiato, un auténtico vacío») dugu pentsakeraren abiapuntua. Horrela, Catellik zera proposatzen du, «la exigencia de una lectura de la teoría de la crítica contemporánea… [sin por ello] descuidar el análisis y la descripción de la crítica en España, porque es nuestro punto de partida y es nuestro medio natural». Parte-hartzea bilatzen duen dokumentu gisa edo dokumentu historiko gisa irakurri daitekeen konferentzi honek teoriaren asimilatzearen diagnostiko bat eskaintzen du eta Catellik historikoki nahiz kontestualki kokatzen du garai hartan «este paisaje peninsular tan decepcionante» deitzen duena. Hogeigarren mendeko literatur teoriaren gatazken bide garrantzitsuenak errepasatu ondoren, Paul de Manen lana aztertzen du garaiko kritikan erretorikak zuen garrantzia azpimarratuz. Zera baieztatzen zuen garai hartan: «El trabajo sobre la figuración, sobre la retórica, es la puerta estrecha por la que deben pasar los discursos críticos. Los cargos usuales contra la desconstrucción (rigor monótono, circularidad obsesiva, utilización de una jerga) son también síntomas de la conciencia creciente de lo retórico en todos los discursos».

Testigantzen atala Beatriz Sarlok ixten du 2005eko «Barthesianos de por vida»-rekin. Los libros aldizkaria (1969-1976) eta aurrerago Punto de vista (1978-2008) aldizkariaren sorkuntzarekin, hirurogeiko harmakadako argentinar kritikaren berrikuntzaren protagonista garrantzitsuenetakoa den Sarlok Barthes aurkeztu eta aldarrikatzen du aldi berean. Pentsalari frantsesaren lanean literaturak duen garrantzia gogoratuz, Sarlok Barthesen lanean literatura eta kritikaren arteko erlazioa estua dela baieztatzen du. Eta zera gehitzen du: «Los que seguimos leyendo a Barthes somos barthesianos de por vida».

Testigantza hauen ondoren, Miguel Dalmaroniren artikulu gonbidatua argitaratu dugu: «Resistencia a la lectura y resistencia a la teoría. Algunos episodios en la crítica literaria latinoamericana». Bertan Hego Ameriketako zenbait eztabaida kritiko hausnartzen dira eta, bereziki, Argentinan ematen direnak, guztiak gune teoriko zabalago batean kokaturik. Paul de Manek aipatzen zuen “teoriarekiko erresistentzia”-ren eremuan, artikuluak “irakurketaren teoriaren erresistentzia” du gai nagusi; eta, hauekin erlazionaturik, Dalmaronik azken erresistentzia bat gogorarazten digu: «resistencia irreductible de la literatura (y del lenguaje) a ser leída, a ser teorizada, es decir capturada (olvidada, reprimida) alguna vez ―de una buena vez― por una “gramática” capaz de explicarnos su “lógica”». Hemendik abiaturik, Dalmaronik arku bat marrazten du eta autore bat kokatzen du arku horren alde bakoitzean (bi aldeen artean aukera desberdinetarako lekua izango genukeelarik): Robert Darnton arkuaren alde batean, bere azterketa sozial eta kulturalagatik, eta Maurice Blanchot beste aldean, irakurketa gehiegikeria edo behar gisa ulertzen duen teoriarekin. Idazleak zera baieztatzen du, Roger Chartier eta Guglielmo Cavalloren Historia de la lectura en el mundo occidental-ak ez duela ardura gehiegirik honako honi buruz: «[el] papel activo, creativo e insubordinado de los lectores, los usuarios o receptores», Chartierrek berak beste artikulu batzuetan gauza bera azpirramatzen du. Aldi berean, Dalmaronik testu honetan arrisku bat aurkitzen du erabiltzen den hizkuntzean. Bere ustez hizkuntza honek zera araokatzen du, «el peligro del desvío abstracto, metafísico, subjetivista o poético al que, parece, conduciría cualquier desplazamiento hacia la pregunta filosófica o teórica». Gai honi loturik, Dalmaronik «tres generaciones de historias de la lectura» ditu gogoan «en la crítica argentina». Artikulua literaturak irakurketari eskaintzen dion erresistentzia eta hitz burutapen guztiek beti uztartzen duten indeterminazio kutsua kontutan hartu beharreko pentsamenduekin ixten da. Literaturaren eta pentsamendu hauen erresistentziak—irakurketa falta bezala eta literatur irakurlea hiantzi batek markatuta aurkezten dutenak (literatur irakurlea ez da kultur eta gizarte irakurlea)— politikoki nahiago dira beste teorien artean, autorearen iritzira, “una ética de firme y radical sesgo emancipatorio” baldin bada jokoan.

Monografiko hau geografikoki taldekaturik dauden lau artikuluk osatzen dute. Vicenç Tuset Mayoral eta Ester Pino Estivillenek Espainiako teoriaren historia aztertzen dute. Tuseten artikuluak, «Herencia estilística y voluntad de renovación en la crítica literaria española de los setenta. Algo sobre Dámaso Alonso, Carmen Bobes Naves y Antonio García Berrio», estrukturalismoak Espainian izan zuen harrera aztertzen du Dámaso Alonsoren estilistikan oinarriturik eta Saussuren irakurketa baten bidez. Horretarako, Tusetek Bobes Navesen La semiótica como teoría lingüística eta García Berrioren Significado del formalismo ruso aztertzen ditu, bi liburuak 1973an argitaratuak. Tusetek “el compromiso humanista”-k estrukturalismoaren harrerari muga bat jarri ziola uste du, honako eztabaida izanik erlazio honen emaitza: «un debate con la estilística que inquietará menos de lo aparente sus fundamentos epistemológicos más hondos». Estrukturalismoaren eraldaketa epistemologikoa gogoan izanik, estilistikak “hegemonia gor” bat ekarri zuela adierazten du Tusetek; «las comodidades de su sentido común y la imposibilidad de quebrar el territorio mismo de la polémica dentro del ámbito académico» izan ziren Espanian estrukturalismoaren harreraren adierazgarri nagusienak. Tuseten irakurketak zera proposatzen du: «la estilística hispánica, antes que contener o anticipar nada, se convirtió en un techo de cristal teórico que, contra lo aparente, obturó en buena medida la recepción de los aspectos más productivos del nuevo paradigma estructuralista».

Ester Pinok bere aldetik artikulu gonbidatuan, «L’écriture barthésienne contre l’oubli (vue depuis l’Espagne)», Barthesen lanak Frankismo bukaeran eta Espainiako trantsizio demokratikoan izan zuen eragina aztertzen du. Autoreak honakoa adierazten du, «alors que Barthes se confronte au discours réaliste pour affirmer a contrario la prévalence de la forme comme morale, la critique littéraire espagnole oppose un furieux désir de réalité». Barthesen lanak Espainian izan zuen oihartzuna aztertuz, Espainiako gune politikoak Barthes konpromiso gabeko autore gisa aurkeztua izan zela dio Pinok. Bere «testualitatea» nahiz idazleari Barthesek atxiki zion lana —«exprimer l’inexprimable» baino «inexprimer l’exprimable» bezala— joera apolitiko eta kontserbadorea bezala ulertuak izan ziren —baita salatuak ere. Guzti honengatik, «la réaction à la théorie barthésienne, plutôt que scandaleuse, a été sceptique» eta Le degré zéro de l’écriturek proposatzen zuen konpromiso berria «l’art engagé que l’on souhaitait réaliser en Espagne»-ri egindako erantzuna bezala ulertua izan zen. Azterketa hauen bidez Pinok Barthesen lanaren ahazte honen zergatiak ulertzen saiatzen da literatura frantses eta espainiarraren arteko desberdintasunak kontuan harturik. Aldi berean Pinok Barthesek bere azken lanetan adierazten duen idazkera intimoak gaur egungo memoria historikoarekin zerikusi handia izan dezakeela aldarrikatzen du, Barthesen ondarea berritzeko aukera hain zuzen ere. Nahiz eta berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarkadetan Barthesek argitaratutako lana Espainian kritikatua izan, kontzientzia historiko gabekoa delarik, Pinok adierazten digunez, «peut-être un retour à l’œuvre plus intime de Barthes pourrait nous offrir une nouvelle manière de comprendre l’histoire».

Monografikoak argentinar historiarekin zerikusia duten bi artikulu ere jasotzen ditu. Lehenengoa nik idatzi dut (Max Hidalgo Nácher), «Los discursos de la crítica literaria argentina y la teoría literaria francesa (1953-1978)». Bertan literatur teoria frantziarrak argentinar kritika literarioaren berrikuntzan izan zuen eragina aztertzen dut, berrikuntza honen zerikusi politiko eta epistemologikoak kontuan harturik. Artikuluak Foucaulten “diskurtso” kontzeptua du oinarritzat eta bere helburua garai baten muga diskurtsiboak aztertzea izango litzateke, garai hura bloke finkotzat hartuz. Aldi berean artikuluak kritikaren erabilera teorikoak aztertzen ditu, hau da, teoriak kritikaren eraldaketan izan zuen eragina aztertzen du gatazka espezifikoak abiapuntutzat harturik. Horretarako, testuak erakunde akademikoen bazterrean eta era kolektiboan egin den lan kritikoa aztertzen du, Los libros bezalako aldizkarietan.

Akademikoa den gaia kontuan hartzen badugu, diktadura militarraren bukaera arte Argentinan literatur teoria eta unibertsitatearen arteko erlazioa oso gatazkatsua izan dela esan beharra dago jakinak diren arrazoi politikoengatik. Demokraziarekin teoria unibertsitatean sartuko da balio eta funtzio aldaketa bat eraginez. Garai hau aztertzen du Analía Gerbaudoren artikuluak, «Algo más sobre un mítico Seminario (usina teórica de la universidad argentina de la posdictadura)», argentinar postdiktaduran teoriak jardute akademikoarekin duen erlazio estua. Josefina Ludmerren «Algunos problemas de teoría literaria» aztertzen da bertan, 1985ean Universidad de Buenos Airesen aurkeztutako seminarioa. Gerbaudorrek literaturaren irakaskuntza unibertsitarioa helmen handiagoa zuen proiektu intelektual batekin erlazionaturik zegoela dio eta berauekin konpromiso finko bat mantentzen du autoreak. Gerbaudorrek dioenez, «exhumar estos papeles de “inicios” de Ludmer permite, entre otras cosas, iluminar la relación que se juega entre sus publicaciones y sus clases, descubrir cómo se gestan algunas preguntas que vertebran sus trabajos posteriores (convertidas luego en hipótesis o tesis) y complejizar los interrogantes respecto de su constante gesto vanguardista».

Literatur teoriaren historia intelektuala nahiz gaur egungo egoera kritikoa hobeto ulertzen laguntzen diguten artikulu eta testigantza talde hau uste sendo batek bultzatuta sortu da: literatur teoria historizatzeak —instituzionala nahiz diskurtsiboa den ikuspuntutik— bere erabilera eta berpizte bat uztartu dezake. Beste garai eta espazioekin izan ditzakegun distantzia nahiz mediaketek gaur egungo erabilerak ikusgai utzi ditzakete eta, azken finean, gure garaiko egoera kritikoa era problematiko batean kokatzen laguntzen digute. Atlantikoko alde bakoitzeko irakasle eta ikerlarien eskuzabaltasunak sortuta kaleratu dugun monografiko honek helburu hori lortzeko ekarpen bat izatea espero dugu.

452ºF-ko 12. ale hau miszelaneako bost artikuluk eta aipamen batek osatzen dute. «Valor y kitsch en La muerte de Virgilio»-n, Isabel González Gilek Hermann Brochen kitsch teoria eta baloreen krisia dela eta XX. mendearen lehen erdian deseginik dagoen gizarte batean idazteko egon daitezkeen aukerak aztertzen ditu. Andrea Castrok, «El arte como horizonte utópico del sentir en La Anunciación»-en, María Negroniren La Anunciación (2007) aztertzen du azken diktadura militarraren garaiko oroimenaren eleberri argentinarra kontuan harturik. Artikuluak sentipen nahiz jakintasunaren horizonte utopiko baten aukera aztertzen du, erlazio erreferentzialarekin hautsiz, eta arteak eta literaturak oroimenaren eta Historiaren sorkuntzan duten garrantzia azpirramatzen du. Bestalde, Mazal Oaknínek «The Construction of the Global Female Subjectivity in Lucía Etxebarria’s Cosmofobia»-n, eleberri honetan Lavapiés auzoko eguneroko bizitza nola errepresentatzen den aztertzen du. Artikuluak sorterri desberdineko pertsonaiak elkarrekin daudenean ematen diren frikzio eta konfliktuak ditu gai nagusi, eta horien bidez subjektibitate femeninoaren eraikuntza aztertzen du. Óscar Curiesesen «Lulu on the Bridge de Paul Auster, una reelaboración cinematográfica del mito de Pandora a través del sueño»-k teoria psikoanalitikoen eta imaginario eta errealaren arteko erlazioen problematizazio baten bidez, artikuluko izenburuaren lanean ematen den Pandoraren mitoaren berridazketa aztertzen du. Azkenik Julia Zaparart eta Soledad Pereyrak «“Pour une littérature-monde en français”: notas para una relectura del manifiesto»-n Le monde des livres-en 2007an agertu zen manifestu bat aztertzen dute. Manifestuan berrogeita lau autorek «literatura frantsesa» eta «literatura frankofonoa»-ren arteko bereizketa dute eztabaidagai, literatura frankofonoaren jaioterri koloniala azpirramatuz, eta pentsakera hauek abiapuntutzat hartuz Atiq Rahimi afganiarraren Syngué sabour, Pierre de patience aztertzen dute. Alea Javier Rivero Grandosoren aipamenarekin ixten da, Alex Martín Escribá eta Javier Sánchez Zapaterok argitaratutako El género negro: el fin de la fronteraren aipamenarekin hain zuzen.


Max Hidalgo Nácher



FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3