Biolentzia, eta identitate errepresentazioak Latinoamerikan

Ondokoa baieztatzea deseroso egiten zaigun arren, “biolentzia” eta “Latinoamerika” izendatzen dituzten terminoek naturalizatu den zeinu linguistiko bati forma ematen diotela dirudi, eta honek, espresioen izaera politiko eta arbitrarioen, praktiken, errepresentazioen eta hauen bitartez interpelatu, eraiki, gauzatu eta normalizatu diren ustezko identitate, kidego eta subjektibitate latinoamerikarrak bilakatzeko erabili diren erreminten  ezkutatzea dakar.

Kale biolentzia garaikidearen bitartez modu kezkagarrian ikustarazia eta baldintzatua, eta askotan porrot egindako modernitate proiektuen arabera teorizatua, biolentzia – bere izaera instrumentalari dagokion horretan (Arendt) – Latinoamerika eta bere herritarren Historia zein egunerokotasunaren adierazle isila izan da: erregimen kolonialak eusteko gauzatu ziren masakre eta opresioak, iraultza garaietako errepresioak, fikzio nazionalek eragindako bazterketak, gobernu “demokratiko” eta beraien espazio neoliberalen autoritarismoa, eta gertatzen diren esperientzia migratzaile, globalizatu eta poskolonialak, dira biolentzia ezberdinen adibide.

Zentzu honetan, sorrerako biolentzia (Moraña)  batek imaginario nazional eta kontinental homogeneo baten oinarriak definituko lituzke, zeinetatik abiatuta latinoamerikarrek beraien burua eta besteena ulertuko duten, eta boterearen esku geratzen diren. Guzti hau, aldi berean, Latinoamerikako gobernu botere, botere ekonomiko eta botere sozialek legitimatu eta areagotzen dute (Martín-Barbero).

Eta hauek, kidegoen gain eragin eta subjektuen errepresentazio eta gauzatze konkretuetara mugatu beharra eta norbere buruaz duten irudia definitzen duten, biolentzia formak dira, subjektu nazional, eta baita subjektu sexuatu, direla kontutan hartuta. Modu honetan, genero identitateari eta sexualitateari adskribitzen zaizkion esanahien naturalizazioan biolentzia ematen da. Alde batetik, ezarritako ordena sexual/sozialetik at kokatzen denaren bizi-kondizioak eta humanitatearen kontzepzioa mugatzen direlako (Butler); eta bestetik, botere diferentziak eta hierarkia sexual/sozialak mantentzea ahalbidetzen duten ustezko inperatibo biologiko batetan oinarritutako biolentziaren zilegitasuna bultzatzen da.

Hala ere, biolentziak eragiten duen krisia eta diskurtsoaren ordenan duen eraginaren aurrean (Rotker), biolentziak zentzurik ez duenean subjektibitatearen eta sentimenduen lengoaia lehenesten da, hau da, arrazionaltasunetik at kokatzen da. Baina ezaugarri hau ez dago biziraupena bermatzeko azken hamarkadetan Latinoamerikan eman den kale-biolentziarekin bakarrik erlazionatuta; oroimenaz gabetutako kidegoen, eta oroimenaren zein kontzientzia historikoaren ezinezkotasunean gauzatutako biolentziaren berri ematen duten kontakizunetan, errealitate sozialetatik baztertutako norbanakoen artikulazio kultural eta diskurtsiboak ere definitzen ditu.

Deialdi honen bidez, ez da literaturan, irudietan, arteetan eta Latinoamerikako kultur espresio ezberdinetan aztertu eta irudikatutako biolentzia formen diagnostiko bat eskatzen. Helburua, biolentziaren inguruan, Latinoamerikarekiko espresio kultural, historiko eta jakintza ezberdinetan, hausnarketa politiko eta etikoa egiten duten literatura konparatu eta literatur teoria arloetako ikerketak batzea da. Horregatik, ez dugu gure deialdia kale biolentziaren ikerketetara xedatu nahi, baizik eta, batez ere,  esanahi eta gailuak, zeinetatik istorio eta identitate-fikzioen disidentziak sortu diren, eztabaidatuko dituen biolentziaren hausnarketa teoriko eta irudikatze kulturalen hedatzearen alde egin nahi dugu.

Zentzu honetan, hurrengo erlazioen, beste batzuen artean, hausnarketa egingo duten ikerketak proposatzen ditugu:
    
1. Imaginario sozialak eta kale biolentzia
2. Genero biolentzia eta feminitate eta maskulinitatearen irudikapenak
3. Baztertze sozialak, arrazakeria eta nazio identitatea
4. Estatu biolentziak, politika ekonomikoak eta globalizazioa
5. Biolentzia historikoak eta identitate fikzioak
6. Kulturgintza, botere teknologiak eta kidegoen diziplinatzea

María Teresa Vera

FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3